Gaur bukatuko dute liga mutilen talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 7a, 00:00

Mundarroko jokalari bat, jaurtiketa egiteko prest.

Etxean jokatuko du Mundarrok, Bergara Soraluzeren kontra; eta Internacionalen kantxan ariko da Hernani.

Gaur bukatuko dute Gipuzkoako 1go mailako liga, Hernaniko eta Mundarroko mutilen taldeek. Etxean ariko da Mundarro, eta Bergara Soraluze hartuko du Astigarragako kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan hasita. Liga garaipen batekin bukatu eta ahalik eta postu onenean bukatzen saiatuko dira astigartarrak. Une honetan, zortzigarren daude sailkapenean, 12 garaipenekin; bat gehiago daukate Takek eta Bosteko Iraulik, eta bat gutxiago Añorgak eta Bergara Soraluzek berak.

Hernanik, berriz, Donostian jokatuko du ligako azkeneko partidua, 18:00etan Mons kiroldegian, Internacional taldearen kontra. Sailkapeneko 12garren postuan daude hernaniarrak, eta jaitsiera zuzena saihestu duten arren, mailari eusteko kanporaketa jokatu beharko dute, datozen bi asteburuetan, 11garren sailkatuaren kontra. Joaneko eta bueltako partiduak jokatuko dituzte: kanporaketaren galtzailea bigarren mailara jaitsiko da, eta irabazleak lehenengo mailan jokatuko du datorren denboraldian ere. Une honetan, Askatuak dago 11garren, baina soilik garaipen bat gehiagorekin daude Añorga eta Bergara Soraluze, arriskuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!