Herriarteko txapelketaren final zortzirenak jokatuko dituzte bailarako palistek, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 6a, 00:00

Alain Agirre buruz-burukoan ariko da, 7 barruan, gaur.

Arratsaldeko 20:30etan hasiko dira final zortzirenak. Etxeko frontoian jokatuko dute hernaniarrek, eta Anoetan, berriz, astigartarrek. 

Herriarteko txapelketak izango du protagonismoa gaurkoan. 15 herrik hartuko dute parte, tartean Astigarragak eta Hernanik, eta final zortzirenak jokatuko dituzte. Hernanin, guztira, lau partidu jokatuko dira, eta Mutriku izango dute aurkari: aurrena, arratsaldeko 20:30etan hasita, Mikel Manterolak jokatuko du buruz-buru frontoi osoan; jarraian, binaka ariko dira frontoi osoan, Iker Zurutuza aurrelari lanetan eta Ion Beloki atzelari gisa; eta amaitzeko, Alain Agirrek lehiatu beharko du Mutrikuren aurka, buruz-buru jokatuz, 7 barruan. 

Palista astigartarrek, Anoetan jokatuko dituzte herriarteko txapelketako final zortzirenak, gaur arratsaldeko 20:30etan hasita, eta honakoak izango dira palistak: Asier Salaberria, Jon Gelbentzu, Asier Larramendi, Mikel Txoperena, Ganix Urdangarin eta Beñat Zubiarrain. Lehenengo partidua buruz-burukoa izango da, frontoi osoan; eta jarraian, bikoteka, hau ere frontoi osoan izanik. Eta amaitzeko, buruz-buruko partidua jokatuko da, 7 barruan.

 

Joanekoak jokatuko dira gaurkoan

Gaur Herriarteko txapelketako joanekoak jokatuko dituzte, beraz, datorren astean, Hernaniko palistek Mutrikun neurtu beharko dituzte indarrak, eta astigartarrek, berriz, Astigarragan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!