Presoen aldeko ekimena, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 4a, 00:00

Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta Orion izango da. Zutabeak antolatu dituzte ekitaldira oinez bertaratzeko.

Etxerako bidea saretzen lelopean, presoen aldeko egun osoko ekimena antolatu dute larunbaterako, hilaren 7rako. Orion izango da, eta bederatzi zutabe antolatu dituzte egitasmora oinez bertaratzeko. Ekitaldi nagusia eguerdiko 13:30etan izango da eta, ondoren, elkarrekin bazkalduko dute. Bazkarirako txartelak salgai daude Garin tabernan, helduentzat 20 euroan eta haurrentzat, aldiz, 8 euroan. Eguna ezin hobe amaitzeko, 17:30etan, Distropia elektrotxaranga, jolasak, haurrentzako txokoa eta beste hainbat egiteko prestatu dituzte.

 

Oriora bidean zutabeak abiatzeko herriak eta guneak

Datorren larunbateko ekitaldi guztiak Orioko plazan izango dira. Esan bezala, Urumea bailaratik ez da zutaberik aterako, baina Hernaniko Sarek deialdia luzatu die herritarrei, beste herrietako zutabeekin bat egin dezaten. Zehazki, hauexek dira herriak eta abiatzeko ordutegiak: Aduna (08:45etan, Plazatik); Amasa-Villabona (08:30etan, Berdura Plazatik); Andoain (08:30etan, Makaldegitik); Asteasu (08:30etan, Plazatik); Lasarte-Oria (09:15etan, Okendo Plazatik); Usurbil (10:00etan, herriko plazatik); Zizurkil (08:30etan, Joxe Arregi Plazatik); Orio (11:30etan, autopista azpian); eta, azkenik, Zarautz (12:00etan, Plazan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!