Giro ederra herrian, Txirrindagan Sarian

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 3a, 00:00

Txirrindulari gaztetxoak, Astigarragako kaleetan.

Txirrindulariek hartu zuten Astigarragako erdigunea, larunbatean. Enekoitz Azparren, 11garren Santikutzen.

Asteburu polita izan da, Urumea bailarako txirrindulari gaztetxoentzat. Izan ere, Astigarragan bertan aritu ziren larunbatean, infantil, alebin eta benjamin mailetako ziklistak, Txirrindagan Sarian parte hartzen, Donostialdea Bizikletan taldeak antolatuta. Giro ederra sortu zen herriko erdigunean, lasterketa bizi-bizien inguruan.

Gainerako kategorietakoetan ere, lasterketa garrantzitsuak izan dituzte. Afizionatuetan, esaterako, Legazpiko Santikutz Klasika ezaguna lehiatu zuten Enekoitz Azparren astigartarrak eta Ander Amonarriz hernaniarrak, Espainiako Koparako puntuagarria. 11garren sailkatu zen Azparren, eta 41garren helmugaratu zen Amonarriz. Espainiako Kopako proba zuten jubenilek ere, Urduñan: maila haundiko proba osatzea lortu zuen Unax Urretabizkaia hernaniarrak, 48garren bukatuta. Eta kadeteetan, Segurako Saria lehiatu zuten bailarako beste bi txirrindularik: 29garren sailkatu zen Aimar Capdequi astigartarra, eta 31garren Unax Otegi hernaniarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!