Azkeneko sarrerak salgai tabernetan, Bertso Gutiziak emanaldirako

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 2a, 12:23

Kronikaren bulegoan agortu egin dira sarrerak, eta eskuragarri daude bailarako lau tabernatan: Hernaniko Kixkalen eta Aralarren, Astigarragako Ikatzan, eta Ereñotzuko Irrintzin.

Arrakasta haundia ari da izaten Bertso Gutiziak emanaldi berezia, bi urteko etenalditik bueltan; eta dagoeneko saldu dira Kronikaren bulegoan eskuragarri jarritako sarrera guztiak (50). Hori horrela, bailarako lau tabernatan daude salgai, azkeneko sarrerak, 30 euroan: Hernaniko Kixkalen eta Aralarren, Astigarragako Ikatzan, eta Ereñotzuko Irrintzin.

Maiatzaren 13an izango da Bertso Gutiziak, Basque Culinary Centerren, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ainhoa Urien gai-jartzaileak proposatutako gaiekin, puntako lau bertsolari ariko dira taula gainean: Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran. Eta bertso saioaren ondoren, gutiziaz osatutako luntx-afari goxoa izango da, Basque Culinary Centerreko ikasleen eskutik. Kronikak antolatu du emanaldia, Insalusen laguntzarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!