Lazkaon, Legazpin eta Seguran, lasterketak

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 30a, 00:00

Afizionatuek Euskaldun Torneoko eta Espainiako Kopako lasterketak izango dituzte.

Goierriko errepideak txirrindulari lasterketez beteko dira asteburu honetan eta bertan ez dira faltako txirrindulari hernaniar eta astigartarrak. Gipuzkoan hiru lasterketa jokatuko dira eta bi afizionatu mailakoak izango dira eta bat kadete mailakoa.

Euskaldun Torneorako baliagarria den Lazkaoko proba jokatuko da gaur, 09:30etatik aurrera. Enekoitz Azparren oraindik ere lider da sailkapen nagusian 81 punturekin. Cajala Laboraleko txirrindulariak, Xabier Berasategi taldekidea du atzetik, bigarren, 74 punturekin.

Bihar, urteko zitarik garrantzitsuenetakoa izango dute afizionatuek, Legazpiko Santatikutz klasikoa. Espainiako Koparako baliagarria da eta Euskal Herrian antolatzen den lasterketarik zaharrenetakoa da. 88garren edizioa izango da eta 09:30etan irtengo dira.

 

Kadeteak bihar, Seguran eta juniorrak ere bihar, Nafarroan

Kadeteek ere Goierrin zehar izango dute bihar lasterketa. Arratsaldeko 16:30etan Segurako Saria izango dute jokoan eta azkenik juniorrek Nafarroara bidaiatuko dute bihar goizean Etxeberriko lasterketan partehartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!