Hernanik liderra aurkari gaur, etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 30a, 00:00

Hernaniko jokalaria.

Hernaniarrek jokatuko dute kiroldegian Inter De Mitenteren aurka eta Mundarrok galdu egin du STLren kontra.

Azkenaurreko jardunaldia jokatuko da asteburuan, senior gizonezkoen lehenengo mailan. Atzo, Mundarroko neskek denboraldia amaitu zuten eta hirugarren mailako mutilek kanporaketak hasi zituzten Mondragonen aurka. 

Hernanik gaur, 16:00etan, kiroldegian Inter De Mitente taldea izango du aurkari. Partidu zaila izango da talde donostiarraren aurkakoa. Liderrak dira Santo Tomas Lizeoa Azkunerekin batera. Talde hau, STL- Azkune, izan zen asteartean Mundarro garaitu zuena 64-48. 

 

Juniorrak, Astigarragako kiroldegian 

Astigarragako kiroldegian juniorren bi partidu izango dira gaurkoan. Mundarroko B taldeak Mondragon izango du aurkari eguerdiko 12:00etan eta A taldeak Aldapeta, 16:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!