Grabniko finalak, Gasteizen gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 30a, 00:00

Irazustabarrenak eta Huizik Bizkaiaren aurka jokatuko dute gaur eta Urdangarin bihar ariko da Nafarroaren kontra.

Asteburu honetan, Grabni txapelketako finalak jokatuko dira pelota modalitate desberdinetan eta, paleta goman, bailarako hiru pelotarik ordezkatuko dute Gipuzkoa.

Neska nagusietan bikote hernaniarra da Gipuzkoaren ordezkari. Amaia Irazustabarrenak eta Maider Huizik, Bizkaiako bikotearen aurka jokatuko du finala gaur, 16:30etan, Gazteizen Mendizorrotza 3 frontoian. 

Hirugarren ordezkaria mutila da. Astigarragako Ganix Urdangarinek 22 urtez azpiko finalean Nafarroa du aurkari. Binaka da eta bere bikotekidea Etxabe izango da. Final hau bihar izango da, 10:00etan, Gasteizen Mendizorrotza 3 frontoian.

Irazustabarrenak eta Huizik ligaxkan 30-23 irabazi zuten bikote bizkaitarraren aurka eta faborito dira txapela irabazteko. Orain arte nagusi izan dira torneon zehar.

Urdangarin eta Etxabe ere fin aritu dira orain arte eta jokatutako partidu denak irabazi dituzte eta gaur nagusitzeko hautagai nagusiak dira.

 

Umore Ona txapelketako, finalerdia

Umore Onaren txapelketako finalerdietako bigarrena gaur, 12:00etan, jokatuko da Goizuetan eta bertan Huzitarrek, Goia eta Zugarramurdi izango dituzte aurkari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!