Eñaut Lizeagak, Apezetxeak eta Expositok, Grabniko finalak gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 30a, 00:00

Eñaut Lizeagak Grabniko finala jokatuko du gaur goizean.

Gasteizen izango dira eta Iker Salaberriak partidu erabakigarria, gaur Labriten Promozio txapelketan.

Esku pelota gori gori dago profesional eta afizionatu mailan. Maiatza eta ekaina txapelketa garrantzitsuenen garaia izaten da. Iker Salaberria goizuetarrak, Zubizarreta III.a ataundarraren aurka jokatuko du gaur Labriten. Salaberria finalerdietarako sailkapena bilatuko du. Irabaziz gero, aukera asko ditu sailkatzeko. 

Hori profesional mailari dagokionez, bestetik, asteburu honetan jokatuko dira Arabako hiriburuan denboraldiko txapelketa ofizial garrantzitsueneko 55 finalak, Grabniko finalak, eta C.D. Hernaniko, Umore Onako eta Mundarroko hiru pelotari izango dira protagonista; Hodei Expòsito eta Eñaut Lizeaga astigartarrak eta Antton Apezetxea goizuetarra.

Gaur 10:00etan, Eñaut Lizeagak Gipuzkoa ordezkatuko du jubenil finalean, buruz buru, Arabako Arkaitz Eskuzaren aurka. Eskuzak partidu guztiak irabazi ditu ligaxkan eta ez da partidu erraza izango. Bi jubenilek maila altua dute eta partidu ikusgarria espero da. 

Arratsaldeko 16:00etan, 22 urtez azpiko binakako finalean Antton Apezetxea goizuetarrak Nafarroarekin jokatuko du, Igoarekin batera, Bizkaiaren aurka. Bikote nafarra da faboritoa maila honetan.

Partidu hori amaitu eta, 18:30etan, Gasteizko Ogeta pelotalekuan, Hodei Exposito eta Garmendia (Lapke) pelotariak, Canaval eta Alduntzin bikote nafarraren aurka arituko dira. Partidu gogor hontan Nafarroko bikotea aterako da faborito.

Azkenik, bailarako pelotariek 20 partidu inguru jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Horietatik hiru finalak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!