Sarrerak salgai daude gaurtik, Bertso Gutiziak ekitaldi berezirako

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 29a, 00:00

Bertsoek eta gutiziek egingo dute bat berriro, Basque Culinary Centerren.

Maiatzaren 13an izango da, Basque Culinary Centerren: bertso saioa eta gutiziz osatutako luntx-afaria.

Bueltan da Bertso Gutiziak ekitaldi berezia, Kronikak antolatuta, Insalusen laguntzarekin. Maiatzaren 13an izango da, Basque Culinary Centerren, arratsaldeko 19:00etan hasita: bertso saioa aurrena, eta gutizia bereziz osatutako luntx-afaria ondoren.

Puntako lau bertsolari ariko dira oholtza gainean: Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Oihana Iguaran eta Amets Arzallus. Ainhoa Urien ariko da gai-jartzaile lanetan. Eta saioaren ondoren, Basque Culinary Centerreko ikasleek prestatutako gutizia goxoekin afaltzeko aukera izango dute bertaratuek.

Sarrerak gaurtik aurrera daude salgai, Dobera-Kronikaren bulegoan (Larramendi kalea 11), eta honako tabernetan: Hernaniko Kixkalen eta Aralarren; Ereñotzuko Irrintzin; Goizuetako Amaia kafetegian; eta Astigarragako Ikatzan. Prezioan azken orduko aldaketa izan da: 30 euro izango dira, eta hiru euroko deskontua izango dute Doberako bazkideek eta Kronikalariek, Kronikaren bulegoan erosita (27 euro). 150 lagunentzako izango da tokia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!