'Album' antzezlana bihar Biterin, eta larunbatean, 'Itsatsita' antzerkiaren estreinaldia Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 27a, 00:00

Bihar arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera 'Tempus' antzezlanari, eta larunbatean 20:00etan hasiko da 'Itsatsita'  emanaldia.

 

Kulturaz bustiko dira bihartik aurrera Urumea bailarako herritarrak, izan ere, apirileko egitarauari amaiera emateko hainbat antzerki antolatu dira. Bihar, arratsaldeko 19:30etan, Formol Laborategiaren eskutik, Tempus antzezlana eskainiko da Biterin. Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Mikel Ibarguren igoko dira oholtza gainera, eta honakoa izango dute hizpide: «Millennialok oinordetzan hartutako erantzunkizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak». 

 

Estreinaldia, larunbatean 

Asteburuan Itsatsita emanaldia izango da Astigarragako protagonista nagusia. Arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera antzerki musikatuari, Erriberan. Diskoteka batean gertatutakoak kontatuko dituzte Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe eta Pau San Martin antzezleek. Itsatsita emanaldiaren estreinaldia izango da larunbat honetan oholtza gaineratuko den antzerkia, eta sarrerak 8 euro balio du helduentzat, eta 4 euro txikientzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!