Maiatzaren 13an ospatuko da Bertso Gutiziak ekimena, Basque Culinary Centerren

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 27a, 00:00

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Unai Agirre izango dira aurten, bertsotan.

Sarrerak etzi jarriko dira salgai, Aralarren, Kixkalen, Irrintzin, Amaia kafetegian eta Ikatza tabernan. Kronikako bulegoan ere jarriko dira salgai, bazkideentzat. 

Etenaldi luze baten ostean, bueltan da Kronikak Insalusen laguntzarekin antolatutako ekimena: Bertso Gutiziak! Maiatzaren 13an izango da ekitaldia, Basque Culinary Centerren, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta bertsolarien umorearekin, berehala hartuko du erritmoa ekimenak. Oholtza gainera igoko diren bertsolariak honakoak izango dira: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Unai Agirre; gai-jartzailea, berriz,  Ainhoa Urien izango da. Bertsoak entzun, eta barre algarak bota ostean,  Basque Culinary Cen­terreko ikasleek prestatutako gutizia goxoekin  osatutako luntx-afari baten bueltan bilduko dira bertaratzen direnak. 

Sarrerak, etzi jarriko dira salgai hainbat gunetan, hala nola, Hernanin,  Kixkalen eta Aralarren; Ereñotzun, Irrintzi tabernan; Goizuetan Amaia kafetegian; eta Astigarragan Ikatza tabernan. Salmenta puntu hauez gain, Kronikan ere izango ditugu sarrerak, bazkideentzat. Sarrera bakoitzak 30 euro balio du, eta Doberako bazkide direnentzat eta Kronikalari direnentzat 27 euro. 

Beraz, markatu egutegian maiatzaren 13a, bi urteko etenaldi baten ostean, bueltan da eta Bertso Gutiziak ekimena; hitz eta zapore nahasketekin jolasteko parada ederra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!