Proposamenak aurkezteko aukera, Aurrekontu Irekietan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 26a, 00:00

Gaurtik maiatzaren 20ra arte, izango dute gipuzkoarrek aukera proposamenak aurkezteko.

Joan den astean, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu zuen 2022-2023 Aurrekontu Irekiak prozesua. Ekimen honen bidez, foru erakundeak gipuzkoarrei emango die hitza, proposamenak aurkeztu ditzaten, eta horietatik eratorritako proiektuen artean aukeratzeko. Hori horrela, Aurrekontu Irekien lehenengo fasea gaur hasiko da, eta maiatzaren 20ra arte luzatuko da. Gipuzkoarrek epe horretan aurkeztu ditzakete proposamenak. 

Ideia hauei forma eman eta proiektu bilakatuko dira, eta irailaren 12tik urriaren 7ra, bozketa fasea egingo da, non gipuzkoarrek diruz lagundu nahi dituzten proiektuen alde bozkatu ahal izango duten. Aurrekontu Irekien programa honek, 2 milioi euroko dotazioa dauka, eta horrek lagunduko du herritarrek bozkatutako 10 proiektu edo gehiago finantzatzen: «hala, gehienez 200.000 euro bideratuko dira proiektuko, baina dotazio txikiagoa eskatzen duten egitasmoak ere onartuko dira, eta 10 proiektu baino gehiago gauzatuko lirateke», jakinarazi du Aldundiak. 

Parte hartzeko, hiru bide izango dituzte herritarrek: webgunearen bidez (gipuzkoa.eus/partaidetza); etxeko postontzietan banatuko diren gutunak atzera bueltan bidalita; edota Aldundiaren sarreran edo udal erregistroan utziz etxean jaso duten parte hartze txartela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!