Bera Bera taldeko jokalarien esperientziak ezagutzeko aukera gaur Astigarragan, Eskubaloiaren Astean

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 26a, 00:00

Eskubaloian jokatzeko aukera izan zuten igandean, herritarrek.

Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera gaurko saioari, Astigarragako kiroldegian. Bereziki emakumezkoen eskubaloiari zuzendutako saioa izango da, benjaminetatik hasi eta jubeniletara. 

Dagoeneko herri ugaritan izan du geldialdia Eskubaloiaren Asteak, besteak beste, Ordizian, Zumarragan eta Hernanin. Oraindik beste hiru herritan du hitzordua, eta gaurkoan, astigartarrek izango dute aukera, eskubaloia ezagutu eta gozatzeko. Astigarragako kiroldegian jarri dute zita, arratsaldeko 18:00etan hasita. Bera Bera taldeko jokalariak egongo dira bertan, beraien esperientzia ezagutzera emateko. Emakumezkoen eskubaloiari zuzendutako saioa izango da, adin tarte guztietarako prestatu dute, hala nola, benjamin, kadete, alebin, jubenil eta infantil. 

Ekintza hauek irekiak izango dira, beraz, antolatzaileek astigartarrei bertaratzeko eta parte hartzeko gonbitea luzatu diete. Datozen geldialdiak Lezon eta Donostian izango dira, eta honela emango da amaitutzat Eskubaloi Astea.  

Hernanin, giro ederra 

Adin guztietako herritarrak bertaratu ziren, Atsegindegin ospatu zen Eskubaloiaren Astera. Eskubaloia praktikatzeko parada izan zuten gazteek, eta mota guztietako ariketak egin zituzten, eskubaloia ezagutzeko asmoz. Horrez gain, bertaratu zirenen artean, eskubaloiko materialak zozketatu ziren, besteak beste, eskubaloiko partiduetarako sarrerak eta kantinplorak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!