Gaur hasiko da Sagardoaren Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 25a, 00:00

Sagardoaren Txapelketako aurkezpena. Argazkia: Maialen Andres

Endika Barrenetxeak eta Aritz Zubirik jokatuko dute torneoaren aurreneko jardunaldian, 19:00etan Galarretan.

Gaur hasiko da Sagardoaren Txapelketa, eta maila haundiko bi partidu jokatuko dituzte estreinako jardunaldian, arratsaldeko 19:00etan hasita Galarretan. 

Aurreneko partiduan, Endika Barrenetxea hernaniarrak jokatuko du, Goikoetxea Vrekin batera, Oialume Zar sagardotegiaren izenean; eta aurrez aurre izango dituzte Ansa II eta Juanenea, Setien Mokoko ordezkariak.

Bigarren partiduan, berriz, Aritz Zubiri goizuetarra ariko da, Urrizarekin, Larre Gain sagardotegiaren ordezkari gisa; eta kontrario izango dituzte Petritegiko Segurola eta Azpiroz.

Txapelketako beste bi bikoteak dira Ezkurra II eta Zaldua I (Gurutzeta), eta Aldabe eta Larrañaga (Bereziartua).

Aurreko urtean bezala, ETB1eko Erremontari saioan eskainiko dituzte txapelketako partiduak, astelehenero. Gaurkoan, 22:25etan hasiko da saioa, eta bi partiduak izango dira ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!