Eskubaloian aritzeko zita gaztetxoek gaur goizean, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 24a, 00:00

Eskubaloiaren Astea ospatuko dute datozen egunetan Gipuzkoan, eta bi geldialdi egingo ditu Urumea bailaran. Gaur bertan, eskubaloian aritzeko hitzordua daukate gaztetxoek, goizeko 10:30etan hasita, Hernaniko Atsegindegi plazan. Benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutilei dago zuzenduta bereziki. Eta datorren asteartean, Astigarragako kiroldegian jarri dute zita, arratsaldeko 18:00etan hasita. Bera Bera taldeko jokalariak egongo dira bertan, beraien esperientzia ezagutzera emateko. Emakumezkoen eskubaloiari zuzendutako saioa izango da, eta benjaminetatik jubeniletara, adin tarte guztietarako prestatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!