Gure maitaleetaz agurtzeko errituala

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 23a, 00:00

Baliteke iraganeko harremanek, egungo aukerak baldintzatzen egotea. Hala dela sentitu ezkero, zer iruditzen garai berri bati lekua egiteko, gure maitale ohietaz agurtzen bagara? Utzi joaten... Ea ba!

Toki eroso eta intimo bat bilatuko dugu. Eta lurrean edo mahaitxo batean jartzeko modukoa den telatxo bat hartu eta telatxoaren erdian kandela bat piztuko dugu. Hartu denbora egongelako energia eta espazioa girotzeko. Intsentsua piztu, aireztatu, musika lasaigarria edo mantraren bat ere jarri dezakezu.

Sentitu zure gorputza toki honetan presente. Itxi begiak behar baduzu. Zure pelbisetik behera, sustraiak jaisten direla eta lurrari ongi eutsita daudela irudikatu dezakezu. Honek indartzen lagunduko zaitu. Prest zaudenean, maite izan dituzun eta orain zure bizitzan ez dauden pertsonekin konektatzen saiatu zaitezke.

Banaka hauek izendatzera gonbidatzen zaitugu. Konektatu ezazu persona horri esker ikasi duzunarekin eta pertsona horrek zituen ezaugarri positiboekin. Bihotzetik konektatu beraiekin.

Orain, hartu ezazu harri bat edo paper zati bat, eta pertsona hortaz oroitzen zaren bitartean idatzi ezazu bere izena aurrealdean. Atzealdean berriz, idatzi pertsona horren esentzia definitzen duten bi hitz edo ezaugarri.

Egin prozesu bera oroitu, agurtu eta eskertu nahi dituzun pertsona guztiekin. Behin, pertsona guztiekin gauza bera eginda, ipini harri edo paper guztiak telatxoaren erdian jarri duzun kandelaren inguruan borobil bat osatuz. Eta modu kontziente batean, harritxo bakoitzaren ondoan kandela txiki bat piztera gonbidatzen zaitugu. Ekintza honek atentzioa jarri dezakezu pertsona hauek maitasunetik oroitzeko, eta zure bihotzean beraientzako toki bat gordetzeko nahi baduzu. Hartu denbora kandelei begiratzeko eta haien berotasuna sentitzeko. Arreta jarri sentitzen duzun horretan.

Ahal baduzu eta segurua bada, kandelak bakarrik itzali arte utzi ditzakezu. Edo zuk zeuk itzali, agurtuz.

Zure iragana ezin baduzu atzean utzi eta beharrezkoa dela sentitzen baduzu, eska ezazu laguntza! Gora bihotzak!

 

BEHARREZKO MATERIALA:

Lurrean edo mahai batean jartzeko telatxoa. Kandela handi bat. Intsentsua eta musika. Margotzeko harriak edo orriak. Harrien gainean margotzen duten rotulagailuak. Kandela txikiak.

Astigarragako PLAX! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua doakoa eta konfidentziala da.
Hitzordua egiteko: 656 544 606
Helbide elektronikoa: astigarraga.eus/sexu
Twitter: @Parremanitz
Facebook: @PlaxArremanitz

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!