Martindegi auzoa agertuko da igandean, Historias a Bocados saioan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 22a, 00:00

Igande honetako saioan, Martindegi auzoko bizilagunak izango dira saioan

Apirilak 24an, arratsaldeko 20:00etan, ETB2ko saioan agertuko da Martindegi auzoa.

Igande arratsaldean, igorriko den Historias a Bocados saioan, Urumean ezaguna den auzo bat izango da protagonista: Martindegi auzoa. Bertan agertuko dira, Martindegin dauden Zelaia Sagardotegia, Oialume dantzalekua eta Onein kontserbak.

 

Saioaren inguruan

Historias a Bocados saioa 2018tik Joseba Argiñanok aurkezten duen sukaldaritza saioa da. Argiñano, Euskal Herrian barrena dabil,  izaki gastronomikoak zergatik garen galderari erantzun nahian. Aurkezlea historia pertsonalen bila dabil etengabe, beti ere, gastronomiarekin lotura zuzena edo zeharkakoa dutenekin topo eginez. 

Saio bakoitzean, herri bat bisitatzen du eta bertan istorio bitxiak dituzten pertsonaiak bilatzen ditu, non gastronomia hainbat modutara agertzen den: baliabideak, produktuak, ekoizleak, natura, tradizioak... 

Kasu honetan, Martindegi auzoaren txanda iritsi da, eta auzoko ekoizleen inguruko bitxikeriak aurkeztuko ditu saioak. Beraz, gogoratu, igande honetan, Martindegi auzoa izango dugu telebistan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!