Abisu horia aktibatuta, bereziki gaur goizera arte izango diren euriteengatik

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 21a, 00:00

Atzo eguerdian «erabat normala» zen Añarbeko presaren egoera, eta toki asko zeukan libre oraindik.

Abisu horia eman zuen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak, prezipitazio iraunkorrengatik. Izan ere, aurreikusi zuten Gipuzkoako zenbait tokitan 60 litro baino gehiago pilatuko zirela metro karratuko, ekialdean bereziki, atzo goizeko 09:00etatik gaur goizeko 09:00etara.

Edonola ere, lasaitasun mezua helarazi zuen Añarbek, atzo eguerdian: «Añarbeko sistema eta presaren egoera erabat normala da. Dagoen espazio babesgarria oso haundia da, eta iragarri diren prezipitazioen kantitatea kontutan hartuta, ez da aurreikusten inolako maniobra berezirik presan». Asteartean, egun osoan, urtegiak 23,9 litro pilatu zituen metro karratuko; eta atzo, 10:30ak arte, 17,9 litro metro karratuko. Hori horrela, presa itxita mantendu zuen Añarbek, eta jakinarazi zuen itxita jarraituko duela, «ibaira soilik derrigorrezkoa den emari ekologikoa isuriko delarik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!