Azokan izena emateko aukera, astelehenetik

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 15a, 00:00

Ekainaren 5ean, bertako eta zonaldeko produktuen azoka eginen da Goizuetan. Horregatik, Udalek deia luzatu diete beren produktuak saldu nahi dituzten Goizuetako eta Aranoko nekazariei, ekoizleei eta artisauei, Goizuetako Udaleko webgunean izena emateko. Izen-ematea astelehenean irekiko da eta hilaren 29ra arte egonen da zabalik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!