Salaberriak aurreneko puntua irabazi du

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 12a, 00:00

Goizuetarrak Buruz Buruko Promozio Txapelketan 17-22 gainditu zuen Elordi.

Buruz Buruko Promozio Txapelketako partidu gogorra eta bitxia jokatu zuten Irurtzunen Elordik eta Iker Salaberriak. Goizuetakoak 17-22 irabazi zuen partidu ero batean eta puntua batu zuen lehenengo partiduan. 12-15ekin frontoiko argiak itzali egin ziren eta 20 minutu behar izan ziren berrezartzeko. Nahikoa ez Elordi osatzeko, oso nekatuta. 15-17tik  17-22ra pasa zen Salaberria.

Ekain eta Eñaut Lizeaga anaiek irabazi egin zuten Berriobeitin, Apezetxea eta Peñalver lagun zituztela. Apezetxeak eta Ekain Lizeagak 22-7 irabazi zuten Egiguren-Garciaren aurka eta Eñaut Lizeagak, Peñalverrekin, 22-14 garaitu zituzten Aranbarri eta Iztueta. 

Hernaniko pelotariek emaitza onenak Gipuzkoako Lau t'erdiko txapelketan lortu zituzten. Paul Ojuel, Xabier Salaberria, Xabier Apaolaza, Ekaitz Cisneros seniorrak, Julen Deskarga jubenilak eta Xuban Iturbe kadeteak, bere partiduak irabazi zituzten eta partidurik galdu gabe jarraitzen dute.

Emaitzarik txarrenak txapelketa pribatuetako bi finalaurrekoetan etorri ziren. Elizondon, Aratz Labaka eta Oier Arsuaga alebinek 18-10 galdu zuten Alberdi-Aierberen aurka. Zumarragan, Expositok, Ugartemendiarekin batera, 22-19 galdu zuen Labaka-Aizpururen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!