Aste Santuan Chillida Lekun eta Sagardoetxean, eskaintzak

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 12a, 00:00

Chillida Leku gastronomiarekin ere lotuta dago.

Bi museoetan arteaz, kulturaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera izango da.

Ez da eskualdetik atera behar oporretan, tokiko museo eta kultura jardueratan gozatzeko. Aste Santuan, Hernaniko Chillida Leku Museoa zabalik egongo da ostegunetik astelehenera, 10:00etatik 18:00etara. 

Bisita gidatuak egingo dira goizean eta obra gonbidatuaren aurkezpena arratsaldeko lehen orduan izango da: Thomas J. Pricen Reaching Out. Txikienentzat eta haien familientzat, berriz, igandetan, hezitzaileek ibilbide bat eskainiko dute Chillida Lekutik barrena, modu atseginago eta dibertigarriago batean, bertako historia eta piezak ezagutzeko helburuz.  

 

Sagardoetxean aukera zabala

Aste Santuan sagardoaren kulturaz gozatzeko, Astigarragako Sagardoetxeak plan bereziak prestatu ditu apirilaren 14a eta 24a bitarte: museoa bisitatzea, inguru naturaletan paseatzea, sagardotegi edota jatetxeetako otorduak, sagardo eta pintxo dastaketak, eta tourrak bizikleta elektrikoetan. 

Aste Santuan Sagardoetxeak ondo uztartzen duten bi produktu gastronomikoen dastaketa eskainiko du: sagardoa eta gazta. Sagardoetxeko ohiko bisita gidatuaz gain, Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa eskainiko du: Idiazabal J.I. gazta, Iraty J.I gazta eta Roncal J.I. gazta. Helduek 6,50 euro ordaindu beharko dute (bisita gidatua eta dastaketak barne); 0-9 urteko haurrentzako doakoa da (heldu batek lagunduta); eta 10-17 urteko haurrentzako 4,50 euro izango da (bisita gidatua eta sagar muztio eta gazta dastaketa barne).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!