Etxean jokatuko dute asteburuan, bailarako talde nagusi gehienek

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 9a, 00:00

Zubipen ariko da Hernaniko nesken talde nagusia, Urnietaren kontra.

Zubipen ariko dira Hernaniko neskak eta mutilak, gaur arratsaldean, 15:30etan eta 17:30etan hasita.

Ez da futbol partidurik faltako, beste asteburu batez, Zubipen eta Zarkumendegin. Eta oraingoan, etxean jokatuko dute bailarako talde nagusi gehienek.

Hernanin, Ohorezko Erregional Mailako bi taldeek jokatuko dute Zubipen, gaur arratsaldean. Aurrena, 15:30etan, Urnieta hartuko dute neskek. Igoera lortzeko aukerarik gabe, ahalik eta postu gorenean bukatu nahi dute, eta irabazi beharreko partidua daukate gaur, azkenaurreko sailkatuaren kontra.

Segidan, 17:30etan, Añorgaren kontra jokatuko dute mutilek, bolada onari segida emateko: azkeneko bost partiduetatik lau irabazi dituzte.

Etxean ariko da Mundarro ere, nesken Erregional Preferenteko igoera fasean. Elgoibar hartuko du gaur, 15:30etan Zarkumendegin. Igoera lortzeko aukera urrundu egin zaie, baina borrokan jarraitu nahi dute, gaur irabazita. 

Eta mutil moreek, partidu garrantzitsua daukate Idiazabalen, Erregional Preferentean mailari eusteko. Gaur irabazita, gertu izango dute salbazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!