Korrika Txikia eta Mikro Korrika, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 8a, 00:00

Dagoeneko Korrikarako motorrak berotzen hasiak dira hernaniar eta astigartarrak; eta gaur, lau zita izango dituzte. Goizeko 10:00etan, Mikro Korrika egingo dute bi herrietako Haurreskoletan. Astigarragan, Kiriketakoak hasiko dira ordu horretan, eta 10:15etan Ametsekoak jarraituko dute. Ondoren, Korrika Txikia egingo dute: Hernanin, 10:30etan Zinkoenean hasita; eta Astigarragan, eguerdiko 14:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!