Gazte martxa eta jaialdi musikatua antolatu dute

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 6a, 00:00

«Gazte independentistontzako gune bat eskaintzeko», gazte martxa eta jaialdi musikala uztartuko duen ekimena antolatu du Ernaik, BostEHun eta ZUTIK! lemapean. Apirilaren 14ean abiatuko dira Zugarramurditik eta Erratzun egingo dute lehenengo geldialdia, hurrengo egunean Elizondora heltzeko. Apirilaren 17an, Aberri egunarekin batera, amaituko da ekimena. Horregatik, Hernaniko Ernaiko kideek autobusa antolatu dute Hernanitik Zumarramurdira joan eta Elizondotik Hernanira itzultzeko. Izena emateko zerrenda Garinen egongo da etzira arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!