Euskal Herriko Itzulia 2022

Gaurkoa etaparik luzeena

Andoni Urbistondo 2022ko api. 5a, 08:51

Itzuliko luzeena izango da gaurkoa, 207 kilometro Nafarroako Leitza eta Viana herrien artean, baina aldi berean denetan suabeena. Irten eta berehala Uitzi gaina igoko dute, eta Lekunberrira iritsita, Zuarrarrate, Sakanara sartzeko. Ihesaldia egiteko mendate aproposak dira. 

Ondoren Lizarraga igoko dute, bigarren mailakoa, eta handik aldeko ibilbidea, 100 kilometrotan ia. Vianako helmugatik pasako dira, itzuli bat egiteko Aguilar Kodes gainean barrena, eta Vianara bueltatzeko. Ez dago txirrindulari azkar asko tropelean, ihesaldiak arrakasta izan dezake bertan ziklista indartsuak sartzen badira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!