Jendaurrean aritzeko ikastaroa emango dute gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 5a, 00:00

Gaur, goizeko 09:30etik 12:00etara, Paki Caballerok jendaurrean aritzeko ikastaroa eskainiko du Hernaniko Biteri kultur etxean. Honetan, aurrez aurreko aurkezpenetan hartu beharreko jarrera, begirada, tonua, gorputzaren posizioa... kontuan hartuko dira, eta hainbat trikimailu erakutsiko dira. Saioa doakoa da, baina izena ematea komeni da: 663 04 33 14 edo zilegieskola@aek.eus. Bihar, berriz, astigartarren txanda izango da, hitzaldi berberarekin, goizeko 09:30etan, AEK euskaltegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!