Udaberriko Sarian 10garren, Azparren

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 5a, 00:00

Euskaldun Torneoko lidertzari eutsi dio astigartarrak, katarro baten eraginez egunik onena ez izan arren.

Sufritzea tokatu zitzaion igandean Enekoitz Azparren astigartarrari, afizionatu mailako Udaberriko Sarian, Amorebietan. Katarro baten eraginez, ez zuen egunik onena izan, baina hala ere, 10garren izan zen helmugan, 21 txirrindulariko talde nagusian helmugaratuta. Horrela, Euskaldun Torneoko lidertzari eutsi dio. Une honetan, 69 punturekin dago, eta 48 puntu dauzkate Jose Marin bigarrenak eta Endika Balza de Vallejo hirugarrenak.

Jubenilak, berriz, Zegaman aritu ziren larunbatean, Elkartu Nahi Sarian. 15garren sailkatu zen Unax Urretabizkaia hernaniarra, 2:11ra helmugaratuta; eta 37garren Ekhi Muñoz herrikidea, 3:36ra. Eta kadeteek, azkenik, zita bikoitza izan dute asteburuan; eta bietan aritu da Aimar Capdequi astigartarra. Larunbatean, 14garren sailkatu zen Deba Sarian, 2:08ra iritsita. Eta igandean, 69garren izan zen Abadiñon, Javier Elgorriaga Sarian, 2:10era.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!