Hernaniko kadeteak nagusi, jubenilek galdu

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 5a, 00:00

Mundarrok ezin izan du irabazi.

Mutilek Egiaren aurka 31-28 irabazi zuten, eta neskek 20-21 Arrasateren kontra. Mundarroko neska kadeteek, porrota.

Nagusien partiduaren faltan, Hernani eta Mundarroko harrobiko taldeek izan dute protagonismoa asteburuan. Denetariko emaitzak izan dituzte talde ezberdinek eta aipagarriena Hernaniko kadeteen garaipenak izan dira. Mutilek Egiaren aurka 31-28 irabazi zuten kiroldegian eta neskek, Arrasateren kontra lortu zuten garaipena, 20-21, atzeratutako partiduan. Maila berean, Mundarroko neskek 15-18 galdu zuten Astigarragako kiroldegian, Tolosaren kontra. 

Hernaniko neska kadeteak laugarren daude sailkapenean eta astigartarrak seigarren daude sailkatuta. Hernaniko mutilak lider jarri dira C taldean zazpi garaipen eta porrot bakarrarekin.

Hernaniko jubenilek galdu egin zituzten partiduak. Mutilek 36-27 galdu zuten Donibanen; eta neskek ere galdu, 22-38 Tolosaren kontra, kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!