Etxebeste onena, Lasarte-Orian

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 5a, 00:00

Igandean jokatu zuten, Lasarte-Orian, bolako Gipuzkoako Kopako bigarren tiraldia. Eta Joxe Mari Etxebeste astigartarra izan zen denetan onena, 47 brila botata. Ibon Miner (43) eta Aner Miner (42) ereñotzuarrak bosgarren eta seigarren izan ziren, gizonezkoetan. Horrela, Kopako sailkapenean laugarren dago Ibon Miner, eta seigarren Etxebeste, biak 87 brilarekin. Emakumezkoetan, Martxeli Kanflanka ereñotzuarra seigarren izan zen Lasarten, 26 brilarekin; eta zazpigarren dago Kopan (50).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!