Oier Apezetxea, finalista

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 4a, 00:00

Oier Apezetxea, postura akrobatikoan pelota bat jasotzen, semifinalean. Argazkia: Maialen Andres

Berria Txapelketako semifinala irabazi zuen goizuetarrak, Aldabe lagun, Urrutia IIren eta Labakaren kontra.

Apenas daramazki hiru partidu Oier Apezetxeak, erremontista profesional gisa; eta laugarrena, finala izanen du: Berria Txapelketakoa, Aldaberekin batera, datorren larunbatean. Herenegun jokatu zuten semifinala, Urrutia IIren eta eta Labakaren kontra, eta 35-19 nagusitu ziren. 

Apezetxea bera izan zen partiduko onena, sakez 11 tanto eta jokoan beste 5 eginda. Aldabe, berriz, Urrutia baino hobeto aritu zen aurrean, eta 17 tantorekin bukatu zuen.

Finalean, Loitegi eta Zaldua I izanen dituzte kontrario, eta oso partidu lehiatua espero da. Ligaxkan elkarren kontra aritu ziren, eta orduan, Aldabe eta Apezetxea nagusitu ziren (35-34).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!