Lanbide Heziketa euskeraz, Buruntzaldean

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 2a, 00:00

Herriko gazteei banatuko zaizkie Buruntzaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek eskaintzen dituzten erdi eta goi-mailako zikloen informazioa. 

Buruntzaldeko sei Udalek (Astigarraga, Hernani, Urnieta, Andoain Lasarte-Oria eta Usurbil) gonbitea luzatzen die Lanbide Heziketan hasi behar duten herritarrei D eredua hauta dezaten. Helburu horrekin, «posta arruntaz edo ikastetxeen bidez, gure herrietako gazteei banatuko zaie Buruntzaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek eskaintzen dituzten erdi eta goi mailako zikloen informazioa». 

Lanbide Heziketa D ereduan egiteak ordura arte ikasitako euskera «sendotzeko eta hobetzeko» aukera  eskaintzen duela ziurtatu dute Buruntzaldeko sei Udalek: «Ez da ahaztu behar euskerak gero eta toki gehiago duela enpresetan eta gizartean, eta euskeraz lan egiteko gai izateak ate guztiak irekitzen dituela, ez batzuk bakarrik, lana topatzeko garaian. Euskera ongi jakitea erabakigarria izan daiteke formatzen ari diren gazte horien etorkizunean, horregatik da funtsezkoa lanbide heziketako zikloa aukeratzeko garaian D eredukoa lehenestea».

Horrez gain, Buruntzaldeko Udalek jakinarazi dute, ikasketa D ereduan eginez gero, B-1 (erdi mailako zikloa eginez gero) eta B-2 (goi-mailakoa eginez gero) euskera agiriak eskuratzeko aukera dagoela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!