Oier Apezetxeak Berria Erremonte Txapelketako finalerdia jokatuko du

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 2a, 00:00

Oier Apezetxeak hirugarren garaipena nahi du.

Aldaberekin batera, Urrutia II.a eta Labaka dira aurkariak gaur, jaialdiko hirugarren partiduan.

Berria Erremonte Txapelketa bueltan da gaur, bigarren finalerdiarekin. Aurreko astean, Loitegi eta Zaldua I.ak erraz gainditu zituzten Goikoetxea eta Odei. Gaurkoan, bigarren finalista jaialdiko hirugarren partiduaren amaieran ezagutuko da. Aldabek eta Oier Apezetxeak Urrutia II.a eta Labakaren aurka jokatuko dute eta garaileak finalerako txartela lortuko du.

Jaialdia 16:30etan hasiko da eta txapelketako partidua hirugarrena denez, 18:30ak inguruan hasiko da. Aldabe eta Apezetxea faborito dira. Ligaxkan bi partiduak irabazi zituzten, maila ona erakutsiz. Urrutiak eta Labakak, ordea, zailtasun haundiagoak izan zituzten sailkatzeko. 

Atzelari goizuetarraren hirugarren partidua izango da profesionaletan eta, oraingoz, ezin hobeto hasi du ibilbidea.

 

Estelar ikusgarria

Jaialdiko bigarren partidua ikusgarria izango da. Urrizak eta Larrañagak jokatuko dute Ezkurra II.aren eta Azpirozen aurka. Urriza eta Ezkurraren arteko lehia ikustekoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!