Mundarroko mutilek garaipena behar dute jaitsieraren mamua aldentzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 2a, 00:00

Astigartarrek garaipena ospatu nahiko dute.

Etxean jokatuko duen talde nagusi bakarra da, gaur, 16:00etan, Oiartzunen aurka.

Bailarako talde nagusi gehienek etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetan. Mundarroko mutilak, Preferente mailan, izango dira Zarkumendegin ariko diren bakarrak, gaur 16:00etatik aurrera, Oiartzunen kontra. 

Gainera, ez da nolanahiko partidua izango. Astigartarrak maila galtzeko arrisku larrian daude eta irabazi beharra dute arazo larri batean sartu nahi ez baldin badute. Jaitsiera fasean, zazpi taldek galduko dute maila. Multzo bakoitzeko azken sailkatuak eta azkenaurrekoek fase bat jokatu beharko dute lau talderen artean, eta bakarra mantenduko da. Mundarro bere multzoan azken sailkatua da, bosgarrena, momentu honetan. Lau puntu ditu lau partiduetan, baina, zorionez, hirugarrenak eta laugarrenak ere lau puntu dituzte. Oiartzuarrak bigarrenak dira eta, gaur, Oiartzuni irabaziz gero, hirugarren edo laugarren jarriko dira moreak. 

Beste talde guztiak etxetik kanpo ariko dira, baina nabarmentzekoa da Hernaniko jubenilen partidua Indartsuren aurka, Zubipen. Aurkari zuzena da jaitsiera saihesteko bidean. Puntu garrantzitsuak izango dira jokoan, gaur, 16:30etatik aurrera, Zubipen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!