Historiako golik azkarrenetakoa sartu zuen Pironek hirugarren segunduan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 29a, 00:00

Ruben Piron eta Mikel Lizarazu.

Hernani-Bergara partiduan gertatu zen, Ohorezko Erregional mailan. Hernanik 2-1 irabazi zuen.

Hernaniko futbol taldeak historia egin zuen larunbatean Bergararen aurka eta ez zen izan 2-1 irabazi zuelako, baizik eta partidua hasi eta hirugarren segunduan lehenengo gola iritsi zelako. Golaren oihartzuna berehala zabaldu zen.

Ruben Piron Hernaniko Ohorezko Mailako jokalariak denboraldiko gol ikusgarrienetako bat sartu zuen larunbat goizean. Pironek markagailua irekitzea lortu zuen Bergararen aurka zelai erditik egindako jaurtiketa ikusgarri baten bidez. Jaurtiketa hori aurkariaren atean sartu zen, oraindik partiduko lau segunduak bete ez zirenean. Golaren bideoa birala egin zen minutu gutxi batzuetan.

Pozak ez zuen asko iraun ordea, Bergarak laugarren minutuan partidua berdintzea lortu baitzuen. Hala ere, hernaniarrek bigarrena sartu zuten eta hiru puntuak etxean geratu ziren.

 

Mundarroko neskek berdindu egin zuten Oiartzunen aurka

Mundarroko neskek ezin izan zuten garaipena lortu, Preferente mailan, Oiartzunen aurka. Igoera fasean, bana berdindu zuten azken sailkatuaren aurka eta Antiguokok ihes egin du sailkapenean, bigarren postura, bost punturen aldearekin. Antiguokok Hernaniri 0-3 irabazi zion Zubipen. 

Banako berdinketa ere lortu zutenak, Liga Nazionaleko Hernaniko jubenilak izan ziren. Zubietan berdindu zuten Reala Bren aurka. Gernikak galdu egin zuen eta sailkapenean berdinduta doaz Hernanirekin, 15garren postuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!