Aberri Egunera joateko autobusean izena emateko zerrenda zabaldu da

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 26a, 00:00

Apirilaren 17an Aberri Eguna ospatuko da. Manifestazio nazionala Iruñean izango da; 12:00etan abiatuko da Golenetik. Aurten, gainera, urte esanguratsua da. Batetik, 500 urte beteko direlako Amaiurreko gudua izan zenetik, eta, bestetik, 90 urte beteko direlako lehen Aberri Eguna ospatu zenetik. Horretaz gain, pandemiaren ondorioz manifestazioak eta aldarrikapenak ezin izan dira plazaratu ohi bezala. Orain, ordea, kaleak berreskuratzeko garaia iritsi dela dio Bilduk. Hernanitik Iruñera joateko autobusa antolatuko da. Zerrenda Garinen dago. Izena eman daiteke apirilaren 13ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!