Bizitzaren erritmoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Zutzat 8712. Idoia Telleria Maritxalar

Zein ez da bizi estresatuta, edo nahiago baduzue, azeleratuta bizi ditugun garai hauetan?

ITUROLATARROK

URUMEA BABESTUTAKO EDUKIA

Nik behintzat egunerokotasuneko zurrunbiloa indartsu sentitzen dut nire gorputzean, geldiezina, saihestezina, exigentziaz betea. Eta hala ikusten dut nire ingurua ere, norbait salbatzen al da? Ez al da garaia gure gorputz eta buru zaintzen hasteko? Bizitza bizigarriak sortzeko?

Eraldaketa sozialaren helburua bizitza bizigarriak sortzea dela esan ohi dugu, baina bizitza bizigarriak sortzen ari gara, lan eremuetan erritmo biziak erreproduzitzen ditugunean? Eraldaketa sozialera bideratutako hamaika proiektu sortu, mila bilera programatu eta familia eta lagunak zaintzeko agenda sozial mardula osatzen dugunean?

Denon hobe beharrez, eta saiakeran akabatuta ez bukatzeko, agian bizitzaren mugen gaineko onarpen ariketa sakona egitea tokatzen zaigu. Bizitza bat bakarra daukagu eta egunak 24 ordu ditu, ezin dugu denera iritsi, polikiago joango gara mesedez? Orain eta hemen, bizitzaren erritmo goxoa errekuperatu dezagun poliki, poliki.

 

Garazi Plazaola Ugarte

Macarena Mugica Urbistondo 

Abokatu eta aholkulari
juridiko feministak

www.iruleabokatuak.eus

 

Talleres Mitxelenak babestutako atala

Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!