Neska moreak eta mutil berdeak, etxean gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 26a, 00:00

Goizeko 11:30etan ariko dira Hernaniko mutilak, eta 15:30etan Mundarroko neskak, erregionaletan.

Atseden hartuko dute asteburu honetan, bailarako lau futbol talde nagusietako bik: Hernaniko neskek, Ohorezko Erregionalean; eta Mundarroko mutilek, Erregional Preferentean.

Eta beste bi taldeek, etxean jokatuko dute gaur. Hernaniko mutilek Bergara hartuko dute Zubipen, goizeko 11:30etan hasita. Kontrario zuzena dute, bi puntu gehiagorekin baitaude sailkapenean.

Mundarroko neskek, berriz, 15:30etan jokatuko dute Zarkumendegin, Oiartzunen kontra. Irabazi beharreko partidua daukate moreek, igoeraren lehian jarraitzeko. Izan ere, multzoko azkena da Oiartzun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!