Gipuzkoako Kopa martxan, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 26a, 00:00

Bihar hasiko dute Gipuzkoako Kopa, bailarako bolariek. Lau tiraldi izango dira guztira, eta Legazpin egingo dute aurrenekoa, bihar bertan. Datorren igandean, berriz, Lasarten ariko dira, eta apirilaren 10ean Aian. Bi asteburuko etenaldia izango dute ondoren, azkeneko tiraldiaren aurretik: Altzan izango da hori, maiatzaren 8an. Gainera, lau egun horietan, toka txapelketako tiraldia ere izango da. Gipuzkoako Koparen ondoren, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, bolan eta tokan, maiatzaren 14an Zerainen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!