Euskaldun Torneoarekin, hiru zita

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 26a, 00:00

Bete-betea daukate asteburua, bailarako txirrindulariek, zazpi lasterketarekin. Euskaldun Torneoan, esaterako, hiru proba lehiatuko dira asteburuan. Emakumezkoek, Segurako Saria lehiatuko dute gaur, 09:00etan hasita Seguran; eta Gipuzkoako Txapelketa ere egongo da jokoan. Bertan izango dira Naya Mangas eta Intza Navarro hernaniarrak, sub23 eta kadete mailetan, hurrenez hurren. Gizonezkoek, berriz, Euskaldun Torneoko bi proba lehiatuko dituzte: Haitzasko Oroimenezkoa gaur, 15:30etan Markina-Xemeinen; eta Gorlako Igoera entzutetsua bihar, 10:00etan Bergaran. Bietan izango dira Ander Amonarriz hernaniarra eta Enekoitz Azparren astigartarra. Bi lasterketa izango dituzte juniorrek ere: Uzarragako Igoera gaur, 16:00etan Antzuolan; eta San Jose Saria bihar, 16:00etan Azpeitian. Eta kadeteek, azkenik, Tafallan daukate lasterketa, gaur 16:30etan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!