'Munduaren amaiera' single berria aurkeztuko du Ainhoa Larrañagak, asteburu honetan, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 23a, 00:00

Ainhoa Larrañaga, artista hernaniarra.

Martxoaren 26an, Ainhoa Larrañaga igoko da Erriberako oholtza gainera, 'Munduaren amaiera' single berria aurkeztera. 

Ainhoa Larrañaga abeslari eta aktore hernaniarrak, ibilbide musikalaren aldeko apustu sendoa egin du. Hilabete hauetan, Chickjuarez ekoizle mexikarraren eskutik, hainbat single argitaratu ditu. Horien artean nabarmenak dira Kokoteraino, Largo Cargado Lento Corto, Basoan eta hernaniar honen Eko Bat abestiaren zuzeneko berrikuspena Triology bandak lagunduta. 

Bi hitzordu, Ainhoa Larrañagarekin 

Martxoaren 25ean, Munduaren amaiera sinlge berria argitaratuko du Larrañagak. Bertan, abeslari hernaniarrak, Juarez lagun izanik, entzuleak gonbidatuko ditu «bizitzaz gozatzera nahiz eta gizadiari buruzko amaiera tragikoa izan. Gai honetan, lehen aldiz, euskeraren inguruan bildutako Coladeira caboberdiar eta afrobeatetik datozen sonoritate berriak aztertzen dira». Plataforma digital guztietan estreinatu eta berehala, hilaren 26an, Astigarragan eskainiko du abeslari hernaniarrak emanaldia. Eta hilaren 27an, Bilbon, «lagun guztiek musika berri hau zuzenean dastatu ahal izango dute», baita abeslariaren gainerako errepertorioa ere. Erriberan eskainiko duen aurkezpena, arratsaldeko 20:00etan hasiko da, eta kontzertura bertaratzen diren guztiei, item bat emango zaiela nabarmendu dute antolatzaileek: «horrela, oraindik argitaratu ez den artistaren musikara sartu ahal izango dira aldez aurretik».  Sarrerak 8 euro balio du helduentzat, eta 4 euro, txikientzat. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!