Goizueta eta Arano artean dagoen Arranbideko Benta erre zen atzo

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 23a, 08:05

Goizuetako suhiltzaile boluntarioek nabarmendu dute ezin izan zutela ezer egin: «teilatu osoa erorita zegoen, eta oraindik ere brasak bertan jarraitzen du». 

Atzo ilunabarrean, Arranbideko benta erre zen, Goizueta eta Arano artean. Goizuetako suhiltzaile boluntarioek azaldu dute gaueko 20:50ak aldera jaso zutela deia: «suhiltzaile parkera joan ginen materialaren bila, eta ziztu-bizian gerturatu ginen Arranbidera. Heldu ginenerako suteak Benta hartu zuen, teilatua erorita zegoen dagoeneko... Hori ezin zen itzali, esan bezala suak dena hartu zuen, eta oraindik ere, brasak bertan jarraitzen du». 

Suhiltzaileek aditzera eman dute ez dakitela sutearen zergatia zein izan den. 

Hemen Goizuetako suhiltzaile boluntarioek ateratako argazkiak: 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!