Donostian zita bikoitza, bailarakoek: Internacionalen kantxan Mundarro, eta Askatuaken kontra Hernani

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 19a, 00:00

Aurreneko garaipena bilatuko du Mundarrok, Donostian.

Gipuzkoako 1go mailan, Mons kiroldegian jokatuko dute Mundarroko neskek, 15:30etan hasita; eta Paco Yoldin Hernaniko mutilek, 20:00etan. Mundarroko mutilek, Bosteko Irauliren kontra galdu zuten asteazkenean.

Donostian izango dute hitzordua gaur, bailarako saskibaloi talde nagusietako bik, Gipuzkoako 1go mailan: Mundarroko neskak Internacionalen kantxan ariko dira, eta Hernaniko mutilek Askatuak izango dute aurrez aurre.

Arratsaldeko 16:00etan daukate hitzordua astigartarrek, Mons kiroldegian. Partidu zaila daukate aurretik, jokatutako partiduen erdia irabazi baitu Internacionalek. Mundarrok, berriz, aurreneko garaipena lortu nahi du. Joan den astean ez zen urruti ibili, Hoops taldearen kontra; baina garaipenak ihes egin zion azkenean (35-43).

Hernanik, berriz, 20:00etan jokatuko du, Paco Yoldi kiroldegian, Askatuak taldearen kontra. Partidu garrantzitsua izango da, kontrario zuzen-zuzena baita talde donostiarra: zortzina garaipenekin daude sailkapenean, Hernani 10garren eta Askatuak 11garren, liga bukatzeko sei partidu falta direnean.

 

Mundarroko mutilek galdu, asteazkenean

Maila berean, asteazkenean jokatu zuten Mundarroko mutilek, jardunaldi honi dagokion partidua. Bosteko Irauliren kontra jokatu zuten, eta puntu bakarreko aldearekin galdu zuten, ezin partidu estuagoa (55-54).

Ondo ekin zion talde astigartarrak, eta 12-16 aurreratu zen lehenengo laurdenean; baina aldeak oso txikiak izan ziren partidu osoan, eta berdinduta iritsi ziren bi taldeak, atsedenera (32-32). Hortik aurrera, ezin estuagoa izan zen lehia. Berdinduta bukatu zuten hirugarren laurdena ere (43-43), eta azkeneko segunduetan erabaki zen partidua, donostiarren alde (55-54). Goya izan zen astigartarren saskiratzaile nagusia, 16 puntu lortuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!