Lurraldebusen gaueko zerbitzuen erabiltzaileei eskatu diete «erantzukizunez jokatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 18a, 00:00

Mugikortasuneko Departamentuko ordezkariek eskatu dute Lurraldebuseko langileekin eta ondasun publikoarekin errespetatuz jokatzeko.

Pandemiak eragindako murrizketen amaieraren  eta txotxaren itzuleraren ondoren, sagardotegiak dituzten udalerrietan bidaiarien kopuruak gora egin duela atzeman du Mugikortasuneko Departamentuak. 

Joan den larunbatean, BU40G lineako zerbitzu batek Ertzaintzaren zerbitzuetara jo behar izan zuen prestazioa behar bezala garatzen zela bermatzeko eta segurtasun publikoko istiluak saihesteko. Hori dela eta, foru erakundeak abisua zabaltzeko erabakia hartu du.

Eskaria zabaltzeko aukeraz jabetuta, otsailaren amaieratik aurrera Lurraldebusek Donostia-Astigarraga-Hernani zerbitzuak zabaldu zituen asteburuetan sagardotegi garaian. Hala ere, zerbitzu gehigarri horiek Aste Santura arte mantenduko dira.

 

Erabiltzaileentzat oharra

Foru departamentuak gaueko erabiltzaileei eskatu die zerbitzua errespetatzeko eta Lurraldebuseko langileen lekuan jartzeko, egoera erabat desegokiak kudeatu behar izaten dituztelako. 

Bestela ere, gaineratu dute, gizalegezko jokabidearen bermearekin lanean aritzea merezi dutela,  segurtasun publikoko istilurik gabe. Izan ere, Mugikortasuneko Departamentuaren aurreikuspenen arabera,  jende asko joango da sagardotegietara datozen asteetan. 

Hortaz, erabiltzaileei eskatu diete gipuzkoarren garraio-zerbitzu publikoa eta, batez ere, Lurraldebuseko langileak errespetatzeko: «gidari horiek haien lana egiten ari dira eta errespetatu egin behar zaie».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!