Tren zerbitzurik ez da izango asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 17a, 00:00

Asteburuan, ez da trenik ibiliko Andoain eta Donostia artean.

AHTko lanak direla eta, etzi eta igandean, Andoain eta Donostia artean zerbitzua eten egingo da.

Renferen Gipuzkoako aldiriko trenen zerbitzua moztuko dute etzi, martxoaren 19an, eta igandean, martxoaren 20an, asteburuan, hainbat puntutan konponketa eta berritze lanetan aritu behar dutelako. 

Jakinarazi dutenez, distantzia laburreko trenen zirkulazioa etengo dute bi zonaldetan: batetik, Brinkola eta Beasain artean; eta, bestetik, Andoain eta Donostia artean. Lehenengo zatian, Zumarragako tunela «behin betiko» konpontzeari ekingo diote eta, horrekin batera, Gabiri eta Beasain arteko azpiko pasabidea konponduko dute. Bigarren zatian, berriz, Euskal Trenbide Sarea moztuko da Hernani eta Astigarraga artean egiten ari den Abiadura Handiko Trenaren obrak direla eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!