Martxoaren 25erako greba eguna deitu dute sindikatuek, EAEko eskoletan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 16a, 00:00

ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte: etzi eta martxoaren 28an, goizean elkarretaratzea egingo dute Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta hilaren 25erako greba deitu dute. EAEko hezkuntza legeak jaso beharko lituzkeen edukiak aurkeztu dituzte. Sindikatuak ez datoz bat hezkuntza hitzarmenaren zirriborroarekin, langileak eta langileen aldarrikapenak ez dituela kontuan hartzen diote. «Langile guztion enplegua eta lan baldintza egokiak bermatuko dituen legea» aldarrikatu dute, «publikoa ardatz izango duena», publifikazio marko orokor eta adostu baten barruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!