Agirre eta Zubiarrain finalista, herrikoen arteko semifinala irabazita

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 15a, 00:00

Ezkerra, Urdangarin, Zubiarrain eta Agirre, semifinaletako derbian.

Udaberrikoaren finala jokatuko dute. Nesketan, finala galdu zuten Eider Otaegik eta Eli Gutierrezek.

Udaberriko Txapelketan, zita garrantzitsuak izan dituzte bailarako palistek, asteburu honetan. Neska nagusietan, finala zeukaten jokoan Eider Otaegi eta Eli Gutierrez hernaniarrek, Intxurreko Iturriotzen eta Muruaren kontra, Ikaztegietan. Kontrarioak gehiago izan ziren, ordea, eta 15-30 galdu zuten.

Mutiletan, berriz, elkarren kontra jokatu zuten semifinala, bi bikote astigartarrek. Eta Alain Agirre eta Beñat Zubiarrain nagusitu ziren, Ekaitz Ezkerraren eta Ganix Urdangarinen kontra (25-14). Horrela, Udaberrikoaren txapelaren bila ariko dira.

Finalean ariko dira Irati Miner eta Enara Macicior hernaniarrak ere, neska jubeniletan. Asteburuan bukatu zuten ligaxka, Txulobiren kontra 10-30 nagusituta; eta horrekin, jokatutako 10 partiduak irabazi dituzte. Hori horrela, lider bukatu eta finalera sailkatu dira zuzenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!