Hernanik 81-69 garaitu zuen Tolosako Take

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 15a, 00:00

Mundarrok ezin izan zuen, Donosti Dolphinsen kontra.

Mundarrok, lehenengo mailan, 43-52 galdu zuen Donostia Dolphinsen aurka.

Asteburu gazi-gozoa izan da bailarako saskibaloi taldeentzat. Lehenengo mailan, Hernanik 81-69ko garaipen borobila lortu zuen Tolosako Takeren aurka. Mundarrok, berriz, Donosti Dolphins izan zuen aurrez aurre, larunbat arratsaldean, baina 43-52 amaitu zen norgehiagoka, donostiarren alde. 

Hernaniarrek Tolosaren aurka neurtu zituzten indarrak larunbat arratsaldean. Lehenengo laurdenean, 13-13ko berdinketa izan zen markagailuan. Bigarrenean, ordea, argi nagusitu ziren hernaniarrak 21-16ko emaitzarekin. Hirugarrenean, tolosarrek estutu eta 21-22ko emaitza lortu zuten. Azken laurdena 26-18 irabazi zuten moreek.

Astigartarrek ez zuten lortu etxean nagusitzea. Lehenengo laurdena oso parekatua izan arren (15-13), bigarrenean bisitariek erraz hartu zuten aurrea (6-12), eta orduantxe erabaki zen garaipena. Izan ere, azken bi laurdenetan emaitzak parekoak izan ziren: 9-11 eta 13-16.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!