Afizionatuen Aiztondo Klasikoa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 12a, 00:00

Larraulen hasi da eta Alkizan amaituko da Espainiako Koparako baliagarria den lasterketa.

Afizionatuen mailan dagoen lasterketarik garrantzitsuenetakoa, Aiztondo Klasikoa, jokatuko da bihar Larraulen hasi eta Alkizan amaituta. Urtero aldatzen da irteera eta helmuga puntuak eta txirrindulariak goizeko 10:00etan irtengo dira Larrauldik eta 139,5 kilometro osatu eta gero iritsiko dira, 13:30ak aldera, Alkizara. Bertan, bailarako txirrindulari afizionatuek hartuko dute parte.

Beste mailetan, gaur goizeko 10:30etan lasterketa hasiko dute Zarautzen kadeteek eta juniorrek arratsaldean, 16:00etan dute lasterketa Mutrikun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!