Apezetxea eta Zubiri, Berria Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 12a, 00:00

Bigarren jardunaldian txapelketako lehenengo partidua jokatuko dute. Susperregi da Zubiriren bikote eta Aldabe da Apezetxearen lagun.

Berria Erremonte Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Galarretan, 16:30etan hasiko den jaialdian. Txapelketako bi partidu izango dira eta Zubiri eta Apezetxea goizuetarren debuta izango da. Gainera, azken honek bere lehenengo partidua jokatuko du profesionaletan.

Lehenengo partiduan, jaialdia irekiko duena, Goikoetxea eta Odeik, Susperregi eta Zubiriren kontra jokatuko dute. Azken hauen lehenengo partidua da, baina Goikoetxea eta Odeik erraz irabazi zuten aurrenekoa.

Jaialdiko hirugarren partiduan antzeko egoeran daude bi bikoteak. Loitegi eta Zalduak irabazi egin zuten, alde haundiarekin aurrenekoa eta orain estreinaldia duten Aldabe eta Apezetxea dituzte aurkari.

Goizuetarrentzat ez da izango hil ala biziko norgehiagoka, baina ongi hasteak finalerdietarako bidean jarriko lituzkete bikoteak. 

Bestetik, jaialdiko bigarren partiduan, estelarrean, Barrenetxea IV.a hernaniarrak jokatuko du. Oraingo honetan, Segurola lagun duela Ansa II.a eta Larrañagaren kontra jokatuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!